Sute batek Gasteizko margo enpresa bat kiskali du
Suak kalte handiak eragin ditu Gasteizko margo enpresa baten eraikinean, baina ez da inor zauritu, Ertzaintzaren eta suhiltzaileen arabera.
NAIZ
GASTEIZ
Goizaldeko 4.40ak inguruan jaso dute larrialdi zerbitzuek Ali-Gobeo industria gunean kokatuta dagoen Fesan margo enpresan piztutako sutearen berri.
Margoa material suharbera izaki, zenbait ordu behar izan dituzte suhiltzaileek sua kontrolpean hartzeko.
Kalte materialak handiak dira, baina ez da inor zauritu.