Manifestazioa deitu dute Gasteizen maiatzaren 17an, zigortutako gazteei babesa adierazteko
Asteon Audientzia Nazionalak Segikoak izateagatik sei urteko kartzela zigorrera zigortu dituen gazteei babesa adierazi eta epaiketa politikoekin amaitzea eskatuz manifestazio nazionala antolatu dute maiatzaren 17an Gasteizen.
Pasa den asteazkenean sei urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten zazpi gazteen aldeko ekimen nazionala deitu zuten atzo maiatzaren 16 eta 17ko asteburuari begira. Bada, gaur bertan jakin da manifestazio nazionala egingo dela 17an Gasteizen, 12.00etan Bilbo plazatik abiatuta.
Poliziek Xabat Moran bilbotarra eta Ainhoa Villaverde, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz gasteiztarrak atxilotu bazituzten ere, aske jarraitzen dute Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar. Hori hala, haueiei babesa adierazteko ekimena izango da hilaren 17koa.