INFO

Jon Anza omendu du Ipar Euskal Herriko talde antifaxistak

Ipar Euskal Herriko talde antifaxistak Jon Anza omendu du Baionan antolaturiko ekitaldi batean.

Baionako Patxa plazan burutu dute ekitaldia. (Aurore LUCAS)

Jon Anzaren heriotzaren seigarren urteurrena bete da eta Ipar Euskal Herriko talde antifaxistak beren omenezko ekitaldia antolatu du Baionako Patxa plazan. Euskal militantea, 2009ko apirilean desagertu zen eta 2010ko martxoan agertu zen bere gorputza Okzitanian, Tolosan.

Pariseko epaitegiak Jon Anzaren heriotzean Estatu frantsesaren erantzunkizuna aztertu berri du.