INFO

Aiala Zaldibar: «Gasteizko mobilizaziora gerturatzera animatu nahi zaituztet»

Iragan asteazkean Ertzaintzak Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz atxilotu zituen. Haiekin batera, espainiar Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri zien Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibarri. Azken honek, eskerrak eman eta igandean Gasteizen izango den mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu du bideo baten bidez.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Aiala Zaldibarrek bideo bat zabaldu du igandean Gasteizen izango den mobilizazioan parte hartzeko deia eginez. Zaldibar beste sei euskal gazterekin batera sei urteko espetxe zigorra betetzera zigortu du espainia Auzitegi Nazionalak. Haietako lau, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Xabat Moran, atxilotuak izan ziren asteazkenean, baina Esteban, Robles eta Zaldibar aske daude.

Honen harira igandean mobilizazioak izango dira Gasteizen, onartuko den gazteen aurkako «epai bakarra absoluzioa» izango dela defendatu eta kondenatutako gazteei babesa helarazteko. Hau dela-eta, Zaldibarrek bideo bat igorri du egun hauetako elkartasuna eskertu eta egun horretan Gasteizera gerturatzeko deia eginez.

«Beste behin espainiar Estatuak erakutsi du zein den bere aurpegia. Ez dauka inongo asmorik benetako bake egoera bat egon dadin», adierazi du. Era berean, EAJk izan duen jokabidea salatu du. «Euskal gazteria jo puntuan jarri nahi izan dute, hau delako aldaketaren berme eta motore». 

Azkenik, gazteria «borrokan jarraitzera» animatu ditu, lehen pausoa igandean Gasteizera gerturatzea izanik.