Oier Ardanaz euskal preso txantrearra aske geratu da
Oier Ardanaz Txantreako euskal preso politikoa aske geratu da. Lau urte espetxean igaro ostean, Mont de Marsaneko espetxetik atera da gaur eguerdian.
NAIZ
Txantreako Oier Ardanaz euskal preso politikoa aske geratu da, gaur eguerdian Mont Marsaneko espetxetik irten eta gero. Nafarrak lau urte egin ditu preso, 2011an Polizia frantsesak atxilotu ostean.
2009. urtean Segiren aurkako sarekadatik ihes egin zuen Ardanazek eta bi urte geroago auto batekin istripua izan ostean, Dordoinako herri batean izan zen atxilotua.