Ander Geresta aske geratu da
Preso zizurkildarra 16 urtez egon da espetxeraturik Frantziako eta Espainiako kartzeletan. Lugoko Monterroxo espetxea utzi du atzean gaur goizean.
Ander Geresta presoa aske geratu da gaur goizean Monterroxoko kartzela atzean utzi ondoren. Gerestak 16 urte egin ditu espetxean Estatu espainiarreko eta frantziako kartzeletan. Senide eta lagun ugari hurbildu dira lehen ongi etorria ematera,
2000n atxilotu zuten Bordelen jendarmeekin tiroketa bat izan ondoren. Espetxean protestak burutu zituen Estatu frantsesean. Moulins-eko kartzelan presoek pairatzen zituzten miatze umiliagarriak salatzeko, gose eta egarri greba egin zuen eta ospitalera ere eraman zuten.
2012ko maiatzean Estatu espainiarraren esku utzi zuten. Darocako kartzelan lehendabizi eta Monterroxoko espetxean ondoren egon da preso geroztik.