INFO

Arabako Batzar Nagusiak ekainaren 18an osatuko dira

Arabako Batzar Nagusiak ekainaren 18an osatuko dira. Egun horretan Batzarretako mahaiko lehendakaria, bi lehendakariordeak eta bi idazkariak hautatuko dira.


Juan Antonio Zarate Arabako Batzar Nagusietako jarduneko lehendakariak jakinarazi duenez, ekainaren 18an egingo da legealdi berriko Batzarrak osatzeko bilkura.

Egun horretan hautatuko dira mahaiko lehendakaria, bi lehendakariordeak eta bi idazkariak.

Maiatzaren 24ko foru hauteskundeetan EAJk lortu zituen eserleku gehien (13) Araban, nahiz eta boto gehiago PPk izan. Azken alderdi horrek 12 ordezkari eskuratu zituen, EH Bilduk 11, Podemos-Ahal Duguk 8, Irabazik 1 eta Ciudadanosek beste bat.

Alderdiek uztailaren 18ra arteko epea dute akordioetara iristeko. Araudiaren arabera egun hori da ahaldun nagusia hautatzeko bilkura egiteko azkenekoa.