Baztanen ospatuko den Nafarroa Oinezek badu bideoklipa
Baztanen ospatuko den Nafarroa Oinez jaiak aurkeztu du bideoklipa. «Hama...bortz, ama bat! Baztandik mundurat...eskuaraz mundu bat!» dio ikastolako haurrek eta irakasleek kantatua.
«Hama... bortz, ama bat! Baztandik mundurat... euskaraz mundu bat» oihukatzen du aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren abestiak. Gaur eman dute ezagutzera bideoklipa, non Baztan ikastolako haurrek eta irakasleek abesten duten.
Instrumentu irlandarrez eta reagge doinu jamaikarrak joaz. Egileak ikasle-oihak diren Iñigo Beltzunegi eta Jon Barberena dira. Nabarmendu dutenez, «auzolanean egindako proiektua» izan da.
Nafarroa oinez datorren urriaren 18an ospatuko da Baztanen. Iragan azaroan aurkeztu zuten. Orduan azaldu zutenez, leloa Fernando Anbustegik osatu du, Baztango Ikastolako lehenengo andereinoaren semeak. «Euskara bere magalean hartzen gaituen ama hizkuntza ere badela erakutsi nahi du».
Logoa, bere aldetik, oin baten irudia izango da, Elena Zabaleta guraso elkarteko presidentaren ustez, «pausoz pauso euskararen bidean aurrera goazelako». 15 ikastolez osatutako oina da, Baztango 15 herriez koloreztatutakoa.