Elkarretaratzea egin dute Baiona, erasoen aurka
Besten hasieran izan diren eraso sexistak salatzeko elkarretaratzea egin dute Baionako Laborarien txokoan, ‘Eraso sexistarik ez!’ lelopean. Felazio bat egitera behartu zutela salatu zuen mutil gazteak salaketa kendu du, faltsua zela onartuta.
Baionako jaien hasieran izan diren erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldeko Laborarien txokoan, ‘Eraso sexistarik ez!’ lelopean, PAF mugimendu feminisak, Baionako Gazte Asanbladak eta Aitzinak deituta.
Erasoak izan direla baieztatu du Samuel Vuelta Simon fiskalak, ‘Berria’k zabaldu duenez, guztiak jaien lehen egunean. Egunkari horren arabera, Emakume bat kalean topatu zuten, lurrean, arropak urratuta eta besoetan markak zituela, esta esperma gorputzean, aipatu egunkariak zehaztu duenez.
Beste emakume batek Errobi ibaira jauzi egin zuen, gizon talde bat hurbildu eta eraso egingo zioten beldur zelako.
Fiskalak bi kasu hauek argitzeko ikerketa abiatu du.
Besten lehen egunean EiTBko kazetari batek ere eraso sexista jasan zuen, zuzeneko emanaldia egiten ari zen bitartean.
Mutilak salaketa kendu du
‘Sud-Ouest’ egunkariak atzo zabaldu zuenez, gizonezko gazte batek salaketa jarri zuen, Baiona Ttipian beste gizon bati felazio bat egitera behartu zutelako. Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, ordea, salaketa kendu egin du, harremana onartua izan zela aitortu ondoren.