INFO

Adingabeko bat atxilotu dute Barakaldon, sexu eraso bat egitea leporatuta

Sexu eraso bat egitea leporatuta, adingabeko bat atxilotu du Barakaldoko Udaltzaingoak. Erasoa pairatzen ari zen neskaren oihuak entzunda gazte talde bat bertaratu eta erasotzailea jarraitu zuen, udaltzainak ohartaraziz eta adingabekoa etxe baten atarian atxilotuz.


Adingabeko bat atxilotu zuen bart Udaltzaingoak Barakaldon, beste adingabeko bati sexu erasoa egitea leporatuta. Biktimak oihu egin eta gertu zegoen gazte talde batek entzun eta gero lortu zuen erasotzaileak alde egitea.

Barakaldoko Udalak adierazi duenez, Clara Campoamor parkean eman zen erasoa, 21:45ak aldera. Neskak salatu duenez, mutila gerturatu eta bere borondatearen kontra eraman zuen zuhaitzak dauden inguru batera.

Oihuak entzun zituen gazte taldeak erasotzailea jarraitu eta Udaltzaingoa deitu zuen, gaztea etxebizitza baten atarian atxilotuz.

Eraso berri honen aurrean, Udalak biharko elkarretaratze bat deitu du, 12:00ean Herriko plazan.