INFO

Preso gaixoek bizi duten «beldurrezko filmarekin» amaitzeko eskatuko dute

Presoen eskubideen defentsan antolaturiko Sare herritarrak giza katea egingo du datorren irailaren 26an Donostiako Zinemaldiaren harira, Kursaaletik Bakearen Usoraino.

Sarek Donostian egindako agerraldia. (ARGAZKI PRESS)

Sare mugimenduak agerraldia egin du Donostian datorren irailaren 26n burutuko duen giza katea aurkezteko. Ekimena Zinemaldiaren azken egunean antolatu dute eta Kursaaletik Bakearen Usorarte luzatuko da.

Salatu dutenez, «fikziotik at, errealitatean ematen diren giza eskubideen urraketak jasaten dituzte euskal presoek». ildo horretan, larriki gaixorik dauden presoek bizi duten «beldurrezko filmarekin» amaitzea eskatuko dute mobilizazioan.