INFO

Errefuxiatuekiko elkartasun jarrerak, gero eta ugariagoak

Iruñea lehen aterpe-hirietakoa da, Euskal Herriko hiriburuetan lehena, errefuxiatuei beso zabalik agertu baita. Erabaki horren alde agertu ziren atzo herritar ugari Iruñeko kaleetan. Beso zabalik, elkarretaratzearen leloak argi asko zioen bezala: «Ongi etorri errefuxiatuak». Erefuxiatuekiko elkartasunak badu lekua euskal herritarren artean.


Orain dela zenbait hilabete sinetsezina zirudien arren, gaur Iruñea lehen aterpe-hirietakoa da. Eta Euskal Herriko lehena, oraingoz, behinik behin. Hango Udalak, aterpe-hirien sarean sartzea erabaki zuen eta herritarrek erabaki horrekin bat datozela erakutsi zuten atzo. Izan ere, elkarrretaratze jendetsua izan zen Gaztelu Plazan, Europara bidean eta Europaren baitan dagoen migratzaile krisi bukaezina dela-eta, egoera latz hori jasaten dutenekin elkartasunez, Amnesty International, Papeles y Derechos Denontzat eta SOS Arrazakeriak deituta. Handik Iruñeko kaleetan barrena abiatu ziren, “Ongi etorri errefuxiatuak” lelopean.

Elkarretaratzearen antolatzaileek esan zutenez, errefuxiatu gehienak siriarrak dira, eta horien «tragedia bukatzeko bide bakarra Siriako gerra gelditzea da». Eta horregatik eta oro har Europako mugetan gertatzen ari denagatik beren haserrea agertu zuten. Hori guztia lotsagarria dela esango luketela adierazi zuten, «krimenak, gizateriaren aurkako krimenak, izango ez balira». Izan ere, «migratzaileen herrietan zenbait interesek, besteak beste Europar Batasunarenek, ezarritako espoliazioa eta gerrak edota diktadurak» dituzte abiapuntua krimen horiek, eta migrazio ibilbidean eta mugak zeharkatzean, jarraipena, haien ustez. Eta Europako lurrera iritsita ere ez da jende horren amesgaiztoa amaitzen, bertan ere errepresioa jasaten jarraituko baitute, hainbat eskubide urratuta, hala nola osasun arretarik eza edo deportazioa.

Horrenbestez, atzoko protestak nabarmendu nahi zuen, halaber, ez duela bereizketarik egiten, ez duela errefuxiatuen eta migratzaileen arteko kategoriarik ezartzen, guztiak ere «Europar Batasunaren eta oro har herrialde aberatsen politika ekonomiko eta geoestrategikoek hondatutako herrialdeetatik ihesi alde egiten duten gizakiak» dira eta.

Migratzea ez da delitua, eskubidea baizik. Inork gutxik ukatuko luke; hala ere, Iruñeko protestak salatu nahi zuenez, Europan indarrean dauden immigrazio politikek delitu bihurtzen dute migratzaile izatea.

Herri eta udal ekimenak

Azken egunotan, errefuxiatuen egoera konponbidean jartzeko konpromisoaren aldeko herri ekimen ugari sortu dira Euskal Herrian, eta instituzioei konpromiso hori bere egiteko eskatu diete. Zenbait udalek hartarako borondatea agertu dute, errefuxiatuak hartzeko azken erabakia Estatuarena dela gogorarazita. Eibarko Udalak, Iruñekoak bezala, hitzetatik haragoko urratsa egin du eta dagoeneko aterpe hirien sareko kide da.

Ez da hori hiri horretan sortu den ekarpen bakarra izan, ordea, elkartasuna futbol mundutik ere zabaldu baita. Eibar Kirol Elkarteak hilaren 19an Ipuruan jokatuko duen Ligako partidurako saltzen duen sarrera bakoitzeko bost euro emango dizkio Nazio Batuen Erakundeko ACNUR Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziari. Euskal klubak dioenez, ez da onargarria Europako ateetan gertatzen ari den «tragediari» ezikusia egitea, eta herritarrei abegitsu izateko eskatu die

 

Austria y Alemania dan luz verde al acceso de los refugiados a sus territorios

Después de la muerte de más de 3.000 personas en el Mediterráneo en lo que va de año, los cadáveres de inmigrantes y refugiados en su propio suelo y la presión ciudadana han forzado a suavizar ligeramente las posiciones de los socios de la Unión Europea (UE). Austria y Alemania dieron luz verde al acceso de los refugiados a sus territorios, como medida tomada ante una «situación de emergencia». Al menos 6.500 refugiados, en su mayoría provenientes de Oriente Medio, pudieron abandonar Hungría tras días de estancamiento en ese país y fueron calurosamente recibidos en Austria, desde donde la mayoría prosiguió viaje a Alemania.

Las fronteras permanecían abiertas a última hora del sábado para muchos otros demandantes de asilo que se acercaban en trenes al paso fronterizo de Nickelsdorf. La marcha desde Hungría comenzó en la madrugada del sábado, después de que el gobierno húngaro ofreciera trasladar en autobús a los miles de refugiados acampados en Budapest. La oferta valía también para las más de un millar de personas que se habían lanzado a una marcha a pie por una autopista en dirección a la frontera. Sin embargo, el Gobierno y la Policía de Hungría advirtieron de que no habría más autobuses para recoger a los refugiados.

Mientras no se sabía nada de cuándo cambiará la política excepcional de Berlín y Viena, ambos países volvieron a exigir un reparto justo, con cuotas obligatorias de refugiados entre todos los miembros de la UE. Algo que Hungría, como otros países de Europa Oriental, pero también Gran Bretaña, siguen rechazando de forma categórica. El primer ministro húngaro, Viktor Orban, anunció que enviará al Ejército a la frontera sur del país a partir del 15 de setiembre para controlar el flujo de inmigrantes y refugiados, e insistió en rechazar las cuotas obligatorias.IGARA