Ziburun atxilotu Plazaola entregatu diezaion eskatu dio Madrilek Parisi
Abenduaren hasieran, 24 urte espetxean egin ostean, kaleratu zuten Alberto Plazaola atzo goizean hartu zuen atxilo Polizia frantsesak, Ziburun. ANren euroagindua tarteko, Paueko epailearengana eraman zuten arratsaldean. Santiago Arrozpiderekin batera, aske geratu zen, gerora epaitegi espainolek deuseztatu zuten kondena kitapenari esker.
Espetxe zigorren arloko Europako jurisprudentziari muzin eginda, Estatu frantseseko kartzeletan betetako urteak kontuan ez hartzea deliberatu zuen Auzitegi Gorenak martxoaren 10ean. Hala, beren zigorrak kitatu zituztelakoan abendu hasieran aske utzitako Santi Arrozpide eta Alberto Plazaolaren kaleratze aginduak deuseztatu egin zituen, fiskalaren eskaera onartuz.
Ordurako, ordea, Arrozpide Lasarten atxilotua izan zen berriro, 80ko hamarkadan ustezko delitu berri bat eragotzita. Alabaina, Poliziak ez zuen lortu Plazaolarekin beste horrenbeste egitea, hogeita lau urte preso eman zituen oñatiarrak ihes egin baitzuen.
Polizia frantsesak atzo goizean Ziburuko bere etxean atzeman ostean, arratsaldean Paueko Dei Auzitegiko Instrukzio epailearengana eraman zuen, Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera tarteko. Eskaera hori aztertu artean Plazaola aske utzi edo espetxeratuko duten ez zen jakin atzo arratsean.
Trikimailu juridikoak
Plazaolaren arrastatzeak erreakzio ugari eragin ditu. Bagoaz kolektiboak gogoratu zuen «zigorren bateratzearen eztabaida ez dela oraindik amaitu Estatu espainolean eta Europak irizpideak bete ditzan presio egiten segitzen duela». Gogor salatu zuen Parisek berriro Madrilgo esanei men egin izana eta jarrera horrek Taubira Justizia ministroak duela egun gutxi izandako hitzen kontrako norabidea erakusten duela gaineratu du.
Etxerat elkarteak «sendoki gaitzetsi» du atxiloketa. «Mendekuzko ekintza bidegabe hauekin» eta Auzitegi Gorenaren «trikimailu juridikoekin kondena bete duten gure senideak burdinen artean bizitzera zigortzea» dutela helburu nabarmendu du, «etorkizuna marraztea galarazi eta etsipenean hondoratu nahi gaituzten jazarpen politikaren amaiera» exijitu aitzin.
Pernando Barrenaren ahotik, Sortuk «delitu berberagatik espetxe zigor bikoitza» ordainaraztea helburu duen «gehiegikeria» salatu du. «Bizitza erabat ohiko eta publikoa» egiten zuen Alberto Plazaolaren atxiloketa «erabat injustua» eta «errotik okerra den epai baten ondorioa» dela esan zuen, oñatiarra «libre» uzteko eskatuta.
Ildo beretik, EH Baik Plazaolaren kontrako «bide juridikoa bertan behera» uzteko exijitu du, Cazeneuve Barne ministroak berriki aipatu «lasaitze baldintzak» hauek ote diren galdetuta.
Allegados de Jon Enparantza denunciarán su situación de aislamiento ante los tribunales
Familiares y amigos de Jon Enparantza interpondrán denuncias colectivas en un juzgado de Donostia contra el régimen de «completo aislamiento» en el que se encuentra el abogado, preso desde hace un año y ocho meses, cuando fue arrestado en una operación contra la interlocución de EPPK. Actualmente está en la cárcel de Segovia, en un régimen de incomunicación total que le mantiene 20 horas en una celda individual.
«A esto Europa lo denomina ‘tortura blanca’», denunció ayer su esposa, Maider Alustiza, en una comparecencia ofrecida junto a allegados y vecinos del Antiguo. Para el próximo sábado han convocado una manifestación bajo el lema «Isolamenduari stop. Presoak etxera» por las calles de este barrio donostiarra. Al término de la marcha comenzarán a recoger firmas para presentar denuncias en bloque ante el juzgado.
Por otro lado, el Ayuntamiento de Getaria aprobó ayer una moción en apoyo a Harralde Kultur Elkartea, sobre la que pesa la amenaza de cierre por el «caso de las herrikos». Este sábado tendrá lugar una manifestación para denunciar la confiscación del local.
Ayer se repitieron las concentraciones en apoyo a los represaliados en Gernika (41 personas), Bermeo (26), Iurreta (32), Zaldibia (32), Astrabudua (16), Ondarroa (59), Sopela (21), Laudio (44), Altza (21) y Otxarkoaga (15). El domingo, 46 personas se concentraron en Altsasu. GARA