Andoni Hernandez iheslari leioztarra zendu egin da
Andoni Hernandez iheslari leioztarra hil da gaur goizean, azken urteetan minbizia pairatu eta gero. Ipar Euskal Herrian bizi zen, nahiz eta 2014an Leioara itzuli zen iheslarien kolektiboaren erabakiaren ondotik.
Andoni Hernandez euskal iheslari politikoa zendu da gaur goizean Baionako ospitalean. Errefuxiatu euskaldunak minbizia pairatzen zuen eta Ipar Euskal Herrian bizi zen.
1987. urtean alde egin zuen Euskal Herritik, bikotearekin batera. Estatu frantsesean bizi izan ziren hasieran, eta gero Uruguaira joan ziren. Itzultzerakoan frantziar Estatuan atxilotua izan zen eta Euskal Herritik 500 kilometrotara konfinatua. Hala ere, Ipar Euskal Herrira gerturatzeko erabakia hartu zuen, 1998an berriro ere atxilotua izan zelarik.
Sortuk «senideei berotasun eta indar arnasa helarazi» nahi izan die. Era berean, datozen egunetan jakinaraziko diren agur eta omenaldi ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu du Leioako Ezker Abertzaleak.