INFO

Bilbao Athleticek ezin izan du punturik eskuratu Valladoliden (1-0)

Partida serioa osatu dute txuri-gorriek, baina erasoan arriskua sortzeko ezinak kondenatu ditu galtzera. Valladolidek ere ez du partida handia egin, baina nahikoa izan du gol bat hiru puntuak eskuratzeko. (Zenbakiak).


Juan Villarren gol batek erabaki du partida eta esku hutsik bueltatu da Bilbao Athletic Valladolidetik. Partida serioa egin dute Zigandaren mutilek, baina erasoan arriskua sortzeko ez dira gai izan.

Bi taldeak garaipen bakarrarekin iritsi dira gaurko jardunaldira eta partida kontrolik gabe hasi da, nahiko nahasia. Hala ere, lehen aukera etxekoentzako izan da, eta urrutiko jaurtiketa batean gertu izan dute gola. Hurrengo jokaldian bizkaitarrak izan dira aurreratzeko zorian, baina geldiketa ona egin du Kepa Arrizabalaga atezainak, zein Valladoliden ari den Athleticek utzita.

Baina hortik aurrera aukera gutxi. Honela, bazirudien atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zirela, baina 41. minutuan Alejandro Alfaroren pase on bat Villarren oinetara iritsi da, eta arratsaldeko gol bakarra egin du.

Bigarren zatiari gogoz ekin diote txuri-gorriek, eta Unai Lopezek, jokaldi polit baten ostean, urrutitik egin du jaurtiketa, baina kanpora. Baina ez da besterik izan eta 1-0 amaitu da partida, bigarren zati luze batekin.