Fran Balda aske geratu da, fidantzapean
Osasun egoera dela-eta, Fran Balda arbizuarrari fidantzapeko askatasuna ezarri diote. Etxera itzuli ahal izateko, 10.000 euroko fidantza ordain du eta Sakanara bidean da dagoeneko.
NAIZ
IRUÑEA
Fran Balda arbizuarra aske gelditu da 21:00ak inguruan, Navalcarneroko espetxetik irtenda, behin 10.000 euroko fiantza ordainduta. Bere osasun egoera dela-eta ezarri diote baldintzapeko askatasuna.
Abokatuen aurkako sarekadaren baitan atxilotu eta espetxeratu zuten Balda, iragan urtarrilean, presoen inguruan eginiko lanarengatik.
Guardia Zibilak Herrira mugimenduaren aurka egin zuen operazioan ere atzeman zuten arbizuarra, 2013ko irailaren 30ean.