Athleticek Marseillako Olympique izango du aurkari Europa Leagueko final hamaseirenetan
Athleticek Marseillako Olympiquen aurka arituko da Europa Leagueko final hamaseirenetan. Otsailaren 18an jokatuko da joaneko partida, Marseillan, eta astebete geroago itzulera San Mamesen.
Marseillako Olympiquen aurka leihatuko da Athletic Europa League txapelketako final hamaseirenetan. Nyonen egin den zozketan, kanporaketa faseko lehen aurkaria ezagutu dute bilbotarrek, zaleentzako aukera ona ematen duena.
Gaur egun Michel Gonzalezek entrenatzen duen taldea, (Rafa Alkorta, Athleticeko jokalari ohia da laguntzailea) irailean irabazi zuen azkenekoz bere zelaian, baina bost garaipen segidan lotu ditu etxetik urrun.
Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, aurkari «gogorra» dela nabarmendu du. «Momentu txarrak izan ditu, baina gorako dator». Bestetik, txuri-gorriak Europan egotearen balioa azpimarratu nahi izan du: «Azken bost urtetan lau aldiz egon gara. Ongi dago ohitzea, baino baloratu egin behar dugu».
Honela gelditu da final hamaseirenetako kanporaketa:
Valentzia - Rapid Viena
Fiorentina - Tottenham
Borussia Dortmund - Oporto
Fenerbahçe - Lokomotiv Mosku
Anderlecht - Olympiacos
Midtjylland - Manchester United
Augsburgo - Liverpool
Sparta Praga - Krasnodar
Galatasaray - Lazio
Sion - Braga
Shakhtar Donetsk - Schalke 04
Marseilla - Athletic
Sevilla - Molde
Sporting Lisboa - Bayer Leverkusen
Vilareal - Napoli
Saint Etienne - Basilea