Maitasun eta elkartasun bertsoak presoen alde Oiartzunen
Oiartzungo Elorsoro kiroldegian 1.500 bat lagun batu dira Etxerat elkarteak antolatzen duen bertso saio arraskatsuan.
NAIZ
Lehen mailako bederatzi bertsolari igo dira igande arratsaldean taula gainera Oiartzunen. Besteak beste, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Jon Maia, Amets Arzalus, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Julio Soto aritu dira. Gaiak jartzen aldiz, Unai Elizasu.
Etxerat elkarteak antolatzen du bertso saioa eta presoe eta iheslarien aldeko giro beroa, maitasuna eta elkartasuna izan dira protagonistak.