Partidari buelta eman eta 3-2 irabazi dio Athleticek Vila-reali
Kopako final zortzirenetako lehen kanporaketa jokatu dute Athleticek eta Vila-realek San Mamesen. Norgehiagoka ezin okerrago hasi dute zurigorriek, baina lehen zatia 0-2ko emaitzarekin bukatu ostean, bigarrenean berpiztu eta 35 minutuan 3 gol egin dituzte, partidari buelta emanez. [Estatistika guztiak, hemen]
Athleticek maldan gora hasi du Vila-realen aurkako partida San Mamesen. Norgehiagoka hasi eta ordu laurdenera Baptistaok lehen gola egin du kanpokoentzat eta bigarren zatia bukatzeko 8 minutu falta zirela, Samuelek 2.a egin du.
Bigarren zatian beste itxura bat hartu du partidak eta Athletic izan da nagusi. 54. minutuan iritsi da Iñaki Williamsen gola, Beñaten pase baten ondoren. 68. minutuan etorri da berdinketaren gola, Adurizen eskutik. Eta hirugarrena Laportek egin du, 81. minutuan, ezkerreko oinez. Festa lehertu da San Mamesen.
Athletic zaleek gozatu ederra hartu dute eta bukaeran txalo zaparrada eskaini diete jokalariei.