INFO

Gaur emango dute Lorentxa Guimonen askatasunaren inguruko erabakia

Gaur emanen dute Lorentxa Guimon preso angeluarraren baldintzapeko askatasunaren inguruko erabakia. St. Martin de Re-n dauden bost euskal preso politikoak mobilizazio egun bat burutzen ari dira gaurkoan Guimonen eta gainontzeko preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.

St. Martin de Re-ko espetxeko irudia.

Justizia frantsesak gaur emango du Lorentxa Guimon presoaren inguruko askatasunaren inguruko erabakia. Euskal presoa larriki gaixorik dago eta urtarrilaren amaieran eramana behar izan zuten azkenekoz ospitalera. Joan den azaroaren 24an Zigorren Ezartzeko Auzitegiak baldintzapeko askatasuna onartu zion Guimoni, baina prokuradoreak kontra egin eta gero espetxean jarraitu behar izan zuen eta gaur emanen dute erabakia.

Preso angelaurra 2003tik dago Roazhongo (Bretainia) espetxean. Bere askatasuna eskatzeko hainbat ekimen antolatu dira azken asteetan. Tartean, Sylviane Alaux PSko euskal diputatua eta Paul Molac EE-Berdeen diputatu bretoiak Lorentxa Guimon bisitatu zuten. Era berean, hainbat lagun larunbatetik Renneseko espetxe atarian daude, gau eta egun, Guimoni babesa agertu asmoz.

Mobilizazio eguna St. Martin de Re-ko espetxean

Bestetik, St. Martin de Re-n dauden bost euskal preso politikoak mobilizazio egun bat burutzen ari dira gaurkoan. Egun osoan zehar ez dira beraien ziegetatik aterako eta baraualdia burutuko dute, bai Guimonen bai gainontzeko preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko. St Martin de Re-n Jakes Esnal, Jon Rubenach, Ander Mujika, Fermin Martinez eta Zigor Merodio daude preso.