Anabel Prieto aske geratu da
Anabel Prieto santutxuarra aske geratu da, guztira bost urte espetxean egin ostean.
NAIZ
BILBO
Anable Prieto Valladolideko espetxetik atera da gaur goizean. Santutxuarra 2008ko uztailean atxilotu zuten, eta 2010eko otsailean aske geratu zen fidantzapean.
2012an berriro espetxeratu zuten, bost urteko zigorra betetzeko geratzen zitzaizkion urteak betearazteko, Uriola.eus-ek azaldu duenez.
Izatez santutxuarra bada ere, Larrabetzun bizi zen eta han egingo diote gaur iluntzeean harrera, 20.30 aldera.