Ernesto Valverdek urtebeterako berritu du kontratua Athleticekin
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak konatratua berritu du talde zurigorriarekin, 2017ko ekainera arte.
NAIZ
BILBO
Athleticek jakinarazi duenez, Ernesto Valverde entrenatzaileak urtebeterako berritu du kontratua eta, horrenbestez, taldea gidatuko du 2017ko ekainaren 30era arte.
Hala, entrenatzaile gisa jarraian egiten duen laugarren denboraldia izango da eta seigarrena aurrez egin zituen beste biak gehituta (2003-05).