INFO

Mendian gora, dispertsioarekin amaitzeko

Sarek deituta Txindokira, Gorbeiara, Anbotora eta Beriairena mendi martxak antolatu dituzte euskal presoen sakabanaketarekin amaitzea eskatzeko.

Zigoitiatik Gorbeiara igotzen. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Giza eskubideen aldeko trena mendi tontorreraino eraman dute igande goizean. Mendiko botak jantzi eta motxila prestatu ondoren Euskal Herriko lau tontorretara igoerak antolatu dituzte Sarek deituta dispertsioarekin amaitzea eskatzeko.

Goizeko 9.30etan jarri dute hitzordua. Araba aldetik Gorbeiara igo dira, Murua herritik abiatuz. Bizkaitik Anbotora igo dira, Urkiolatik abiatuz; Gipuzkoatik berriz Txindokira, Larraitzetik irten da eta Nafarroa aldetik Beriainera igo dira, Arbizu herritik.