INFO

Preso eta iheslariak etxeratzeko manifestazioa Bilbon

Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, manifestazioa egiten ari dira Bilboko kaleetan. Mobilizazioa preso eta iheslari ohiek deitu dute, gizarte osoaren babesarekin preso eta iheslarien etxeratzea bultzateko.

Manifestazio buruko pankartarekin preso eta iheslari ohiak. (ARGAZKI PRESS)

Preso eta iheslari ohiek deituta manifestazio nazionala egiten ari dira gaur eguerdian Bilbon. «Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera» manifestua aurkeztearekin batera, mobilizazioaren berri eman zuten eta dagoeneko 1.650 preso eta iheslari ohien babesa lortu dute.

Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bideak bultzatzea du xede manifestazioak eta manifestazioaren deitzaileen izenean Juan Mari Olano eta Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’ mintzatu dira abiatu aurretik.

Olanok nabarmendu duenez, preso eta iheslariak etxeratzeko bidea «gizarte osoarekin» egin nahi dute eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren azken agiria oso esanguratsua dela azpimarratu du. Olanok presoei soilik dagokiela «noiz, nola eta zer egin» esan du.

Bestalde, Antton Lopez Ruizek preso eta iheslarien gaia konpontzeko agenda politikoan sartu beharra dagoela adierazi du.

Ehunka preso eta iheslari ohi batu dira Casilla inguruetan manifestazioa abiatu aurretik. Besteak beste, Gabi Mouesca, Patxo eta Isidro Murga, Pabo Gorostiaga, Iker Casanova, Joxemari Olarra, Begoña Uzkudun,...