Kamioilari bat hil da N-121-A errepidean, Lantzen
47 urteko kamioilari bat hil da gaur goizaldean N-211-A errepidean, Lantz parean, gidatzen ari zen kamioia errepidetik atera eta irauli ostean.
NAIZ
iruñea
Foruzaingoak jakinarazi duenez, kamioi bat errepidetik atera da goizaldeko 3.10ean N-211-A errepidean, Lantz parean, eta irauli egin da. Gidaria, 47 urteko Zaragozako bizilaguna, hil egin da.
Ibilgailua errepidetik erretiratzeko lanean ari da Foruzaingoa.