INFO

Jakes Esnali ukatu egin diote baldintzapeko askatasuna

Jakes Esnal presoari baldintzapeko askatasuna ukatu dio Parisko Dei Auzitegiak. 26 urte daramatza espetxean lapurtarrak.

Jakes Esnal, ‘Xistor’ Haranburu eta Jon eta Unai Paroten askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten apirilean Donibane Lohizunen. (Bob EDME)

Argudio nagusia izan da 26 urte preso daraman lapurtarrak ez zuela nahi izan CNE (Ebaluazio Zentro Nazionala) delako egituraren baloraziotik pasa izan nahi. Legearen arabera, tramite hori derrigorrezkoa da bizi osorako espetxe zigorra ezarri diotenenetzat.

Batzorde horrek ebaluzio psikiatrikoa egiten du batez ere, «pertsona arriskutsua den edo ez» baloratzeko.

Esnalen abokatuek momentuz ez dakite erabakiaren aurkako helegitea jarriko duten edo ez, presoarekin berarekin aztertu behar baitute.

Esnalek Baldintzapeko askatasun-eskaera egiten duen lehen aldia da. Parisko Dei Auzitegiko Zigorren Aplikazio Ganberak aztertu zuen joan den apirilaren 5ean eta gaur eman du bere deliberoa.