NUPeko ikasleek administrazioa okupatu dute erreforma atzera botatzea eskatuz
Ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioa okupatu dute gaur goizean. Adierazi dutenez, ez dira bertatik joango errektoreak Ekonomia eta Ingeniaritza fakultateetan gauzatu nahi duen erreforma atzera bota arte.
NAIZ
IRUÑEA
Nafar Unibertsitate Publikoko ikasleek Ekonomia eta Ingeniaritza fakultateetan gauzatu nahi dituen erreformen aurka protestekin aurrera jarraitzen dute, eta gaurkoan administrazioa okupatu dute.
Iragan apirilaren 28an burutu zuten azken protesta eta orduan bi gazte atxilotu zituzten.