Egitarauaren zati bat aurreratu du Herri Sanferminak plataformak
Sorkun, Ebri Knight, haurrentzako Hodei Magoa edo Malas Compañias zirko taldea, eta baia mus txapelketa edo kalderete eta paella lehiaketak izango dira uztailaren 6tik aurrera. Sanferminetan osatuko duten egitarauaren aurrerapen bat baino ez da.
Sanferminetako egitarauaren zati bat aurkeztu dute Herri Sanferminak plataformako kideek. Rotxapeako jaigunea utziko dute aurten eta Alde Zaharreko hiru plazatan banatuko dute egitaraua aurten.
Oraindik ere ekimen bakoitza non eta noiz izango den zehaztu ez duten arren, izen batzuk aurreratu dituzte. Zuzeneko emanaldi musikalen artean Sorkun, Ebri Knight, Ahuntzape, Herdoil, Bastardix, La Furia, The Allnighters, DJ Gautxoriak, DJ GÖÖ, DJ Bruno, Oharkabe, Dantzaro, Modesto, Kiki Bordatxo, Ostatu Ibiltaria eta Boisseko dantzariak izango direla jakinarazi dute.
Era berean, haurrentzako Malas Compañias zirko taldea eta Hodei Magoaz gain, puzgarriak, tailerrak eta jolasak izanen dira.
Bestetik, iruindarrei mus txapelketan, kalderete eta paella lehiaketan, play back aldarrikatzailean eta artisau azokan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.