INFO
Elkarrizketa
Naroa Jauregizuria
Soziologoa

«Ez badakigu norantz joan nahi dugun, oso zaila da jakitea zer transmititu nahi dugun»

‘Euskal Herria markaz eta markagintzaz: nazio garapena, berrikuntza eta parte hartzea oinarri’ ikastaroko arduraduna da Naroa Jauregizuria soziologoa. Alor desberdinetako hainbat jenderen artean interesa piztu du ikastaroak eta gaiak.

Naroa Jauregizuria (UEU)

Nazio markagintza. Zer da nazio markagintza?
 Guk nazio markagintzaz baino nazio markaz hitz egiten dugu. Esan duguna da Nazio marka dela nazioaren isla. Azkenean nazioak bere jardueren bidez, bere identitatearen bidez eta inguruko testuinguruaren bidez irudi bat proiektatzen du. Irudi horren bidez trukerako balioa ere sortzen da eta jendearen eta interes taldeen artean posizionamendu bat lortzen da. Orduan nazio markagintzaren bidez asmoa dena edo bilatzen dena da irudi horretan eragitea.

Euskal Herriaren kasuan nondik abiatzen gara. Zuri entzuna dizut marka desenfokatuta daukagula.
 Bai hori da. Euskal Herriko kasuan marka beti egon badago. Berez nazio guztiek bere isla daukate eta bere posizioa daukate bakoitzaren buruan, behintzat ezagutzen dituztenen buruan; baina, bai, Euskal Herrian gertatzen dena da ez dagoela adostasunik ez izenaren inguruan, ez edukien inguruan… Ez badakigu norantz joan nahi dugun, jakitea zein eduki zehaztu nahi dugun, zein eduki kokatu edo transmititu nahi dugun oso zaila da.

Nazio marka ondo lantzeak zer dakar?
 Berez inportantea nazio estrategia ondo lantzea da. Nazio marka ondo lantzeak ekarri dezakeena da nazio estrategia hori errazago helaraztea da. Alde batetik hori egituratzen laguntzea, bestetik ikusgarri egitea eta bukatzeko erakarmen ahalmen bat eskuratzea.

Saldu ahal izateko, produktua behar duzu.
 Hori da. Planteatzen genuena. Azkenean komunikazioaren bitartez egin daitekeena %5a da. Lehenengo bestea behar duzu. Ez badaukazu zer saldu, eskas. Dena den ez dut esan nahi ez daukagunik. Kontua da desenfokatua dagoela.

Mundu mailan zein da panorama?
 Mundu mailan gero eta argiago ikusten ari dira honen beharra. Globalizazioan bereizteko beharra gero eta handiagoa da. Gero eta nazio gehiago dira euren lekua egin nahi dutenak. Komunikazio baliabideen bitartez gero eta aukera gehiago dago erreputazioan-eta eragiteko. Orduan gero eta neurgailu gehiago sortzen ari dira. Gaian aditu gehiago dago eta puri-purian dagoen gaia da memento honetan. Eta garaiz gaude honi heltzeko gu ere bai.

Ikastaro honetan oso alor ezberdinetako jendea batu duzue.
 Horrekin oso pozik gaude. Azkenean lehen aipatutako ikuspegi integral eta estrategiko horretatik planteatu dugulako. Egingo duguna da astiro astiro edukiz betetzen joan planteamendu hau. Ez da bakarrik, ez da publizitatea, ez da komunikazio estrategia hutsa, nazio estrategia bat da. Esan bezala produktua edo posizionatu beharreko elementua definituko dugu, balio proposamenen inguruan hitz egingo dugu eta komunikazio bitartekoen inguruan ere hausnartzeko asmoa daukagu, baina ikuspegi orokorra izanda.

Eta hau hasiera baino ez da.
 Euskal Herrian ariketa hau egiten, behintzat holako ikuspegi zabalkor eta integralarekin lehenengotariko aldia da. Ez dut besterik ezagutzen. Hitz egin da gaiaren inguruan, hainbat ikastarotan landu da, baina gai honen inguruan bakarrik teorizatzeko lehenengo aldia da. Gurea asmoa da ahalik eta ikuspegi gehien jasotzea, hausnarketarako puntuak zehaztea eta hemendik aurrera bide hau zabaltzea.

Matrikulazioan argi geratzen da jende artean ere interesa piztu duela. 
Ez da hizlariak bakarrik. Azkenean parte hartzaileen artean oso jende interesgarria etorriko zaigu. Euskal Herri osotik dator jendea. Diziplina askotan lanean dabilena. Interes ezberdinduna. Nire ustez azkenean guztiok hor badaukagula zertan eragin, zer aportatu eta oso emaitza polita aterako dela hemendik.