INFO

Langile bat hil da Erandion, jasogailu batek harrapatuta

Supermerkatu baten berrikuntzan ari zen langile bat hil da Erandion, jasogailu batek harrapatuta.


Lan istripua 15.25ean gertatu da Erandiko Axpe auzoan, Lidl supermerkatuaren berrikuntza lanetan.

Bilboko 36 urteko behargina plataforma jasogailu batean zegoen, margoketak egiten, eta harrapatuta geratu da, Lakuako Segurtasun Saileko iturriek Efe agentziari adierazi diotenez.

Supermerkatuaren obretan ari diren enpresetako batentzat ari zen lanean.