INFO

Gerra abiarazteko gezurra onartuta ere, Blairrek bereari eusten dio

Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiak bereari eutsi zion atzo, nahiz eta «Chilcot txostenak» frogatutzat eman duen Iraken aurkako gerra abiarazi aurretik «Erresuma Batuak Iraken mehatxua handietsi zuela» eta, gainera, Saddam Husseinen suntsipen handiko armen arriskua puztu egin zuela. «Mundua hobea da orain», dio.


«Chilcot» txostenaren arabera, garaiko Gobernu britainiarrak Irakek omen zituen suntsipen handiko armen arriskua puztu egin zuen gerra abian jartzeko erabakia justifikatzeko. John Chilcot 77 urteko diplomazialari ohi eta zerbitzu sekretuen aholkulariak koordinatu duen ikerketak eransten du bakea lortzeko –edo gerra saihesteko– egin zitekeen guztia ez zuela egin politikari laboristak.

Irakeko gerran Britainia Handiak izan zuen parte hartzea zazpi urtez aztertu duen batzordeak oso posizio ahulean utzi du Blair. Gerra saihesteko egin zitekeen guztia egin gabe uzteaz gain –gerra abiaraztea erabakita baitzeukan, George W. Bush estatubatuarrak nahi bezala–, ikerlariek diote herrialde arabiarrarekin hortik aurrera zer egin esango zuen planik gabe hasi zutela erasoa 2003an.

John Chilcot ikerketa batzordearen arduradunak esan duenez, Iraken aurkako gerran britainiarren parte hartzea «bidezkoa eta beharrezkoa» izan ote zen ikertzen aritu da. Ondorioak argiak izan dira. Txostenaren arabera, «momentu hartan interbentzio militarra ez zen beharrezkoa izan». Ikerlariek nabarmendu dute Saddam Husseinen erregimena ez zela «berehalako arrisku bat» eta NBEko Segurtasun Kontseiluan esku hartzen zuten herrialde gehienak ere ez zeudela gerra hastearen alde.

Zentzurik gabeko argudioak

Zentzu berean, Tony Blairrek eta nazioarteko bere aliatuek, tartean Jose Maria Aznar espainolaren Gobernuak, emandako argudioak ez direla ulertzen esan du txostenak, izan ere, justifikatu ezin daitekeen ziurtasunarekin adierazi zuten Husseinen erregimenak suntsipen handiko armak zituela. Inolako oinarririk gabe emandako arrazoiek inbasioaren zilegitasuna ezbaian jartzen dute; bere garaian emandako argudio legal guztiek ez baitute inolako zentzurik gaur egun.

Gainera, zazpi urte luzez egindako txosten horrek dioenaren arabera, britainiarren planifikazio falta nabarmena izan zen. Txostenaren arabera, erasoak ekiditeko Armada britainiarrak  «iraingarriak» diren negoziazioak egin zituen Irakeko miliziekin.

2003ko gerraren ondorioz 200 britainiar eta 150.000 irakiar inguru hil ziren. Gainera, geroztik herrialde arabiarreko egoera ikaragarri gaiztotu zen estatubatuarrek zuzendutako okupaziopean, eta testuinguru horretatik sortu zen gaur egun bazter guztiak astintzen ari den ISIS Estatu Islamikoa.

«Oharpen esplizituei jaramonik egin gabe, inbasioaren ondorioak gutxietsi egin ziren. Saddam ondorengo Irakerako planifikazioa eta prestakuntza ez ziren batere egokiak izan», egileen arabera.

Gainera, txostenak dio gerra hasteko urtebete falta zela Blairrek Bushi agindu ziola edozein gauza gertatuta ere bat egingo zuela berarekin.

Tony Blairrek Irakeko gerran izan zituen akats guztien ardura bere gain hartzen duela esan zuen, «aitzakiarik gabe», baina oso era xelebrean, akats horien emaitza, Iraken aurkako erasoari hasiera emateko erabakia, defendatzen jarraitzen baitu.

Neurri legalak

Gerrara joateko erabakia hartu zuenean «fede onez» aritu zela adierazi du eta momentu hartan bere herrialdearen interesen alde jokatu zuela. «Saddam Hussein boteretik ateratzea aukerarik onena izan dela defendatzen jarraituko dut. Gaur egungo terrorismoak ez du zerikusirik honekin», erantsi zuen atzo.

Hildako soldaduen familiak Blairren aurkako neurriak hartu ala ez aztertzen hasiak dira.

Roger Bacon hildako soldadu baten aitak inbasioa baimendu zuten agintariak epaileen aurrera eramateko duten eskubidea aldarrikatu du.

Hildako britainiar soldaduen senideek tristura adierazi zuten atzo, «inolako beharrik gabe hil zituztela jakin dugulako».

Sarah O’Connorrek Bob anaia galdu zuen Iraken, 2005ean. Prentsaurreko batean zera adierazi zuen: «Mundu osoak ezagutu beharreko terrorista bat dago, eta bere izena Tony Blair da». Negar artean hitz egin zuen kazetarien aurrean.

«Zergatik hil zenuen nire semea», galdetuko lioke lehen ministro ohiari, aukera izanez gero, Rose Gentle gerra hartan hildako soldadu baten amak.

Queen Elizabeth II.a Konferentzia Zentroan (Westminster auzoan, Parlamentutik oso gertu) txostena aurkezten zuten bitartean, manifestariek Blairren aurkako oihuak plazaratu zituzten kanpoko aldean. Bertan esku hartu zuten hildako soldaduen senideek zein gerra hartan izandako beterano batzuek.

Alex Salmond Eskoziako gobernuburu ohiak Tony Blairren kontrako kargugabetze prozesua jarri nahi du abian Westminsterren, lehen ministro ohia sinbolikoki zigortzeko.

2009an hasita

John Chilcotek zuzendu duen ikerketa 2009an hasi zen, britainiar tropek Iraketik alde egin zutenean. Helburua zen gerra hartan esku hartzeko erabakia bera ikertzea. Baita ondorengo okupazioan egindakoa ere.

Gerraren aurkako mobilizazio jendetsuak egin ziren erasoa hasi baino lehen munduko makina bat hiritan. Gainera, Bushek, Blairrek eta Aznarrek abian jarri zuten gatazkak ez zuen lortu NBEko Segurtasun Kontseiluaren babesik, gerraren aldekoek bazekitelako ez Errusiak ez frantses Estatuak ez zutela beren oniritzia emango.

Atzo ezagutzera emandako txostena garesti samarra izan da: 12 milioi euro inguru. Oso lan mardula da: atzo emandako datuen arabera, 12 liburutan 2,6 milioi hitz bildu ditu, Leon Tolstoiren “Gerra eta bakea” liburuak lau halako. Ikerlariek 120 lagunekin hitz egin dute lana osatzeko. Blair bera izan zen horietako bat, eta Gordon Brown lehen ministro ohia (Blairrek 2007an utzi zuenean kargua hartu zuen politikaria) beste bat. Makina bat ministro, britainiar Armadako goi kargu eta inteligentzia zerbitzuetako arduradunekin ere hitz egin zuten.

Hasiera batean esan zen ikerketa egiteko urtebete beharko zela, baina azkenean ikerlariek zazpi behar izan dituzte. Lana mantsotu duten faktoreen artean ageri da Blair eta Bush AEBetako presidentearen arteko gutunekin egin beharrekoaren inguruko eztabaida. Atzerapenak haserretu zituen soldaduen senideak. Lehenagotik ere ez zeuden gustura, tropek gerran nahikoa material ez zutelakoan.

 

El efecto paralizante de la guerra en la política exterior británica

«La participación de Gran Bretaña en la invasión de Irak en 2003 instaló una profunda desconfianza en las intervenciones militares que todavía pesa enormemente en la política exterior británica», coinciden los expertos. La decisión de sumarse a la agresión estadounidense sobre la base de informaciones erróneas de los servicios de inteligencia, la sangrienta ocupación y el hecho de que Irak se sumiera luego en una terrible guerra sectaria han sido examinados en la investigación oficial cuyas conclusiones fueron publicadas ayer. La guerra «definió la política de seguridad británica», asegura Malcolm Chalmers, subdirector general del instituto de análisis RUSI: «Puedes rastrear hasta la experiencia de Irak las reticencias actuales del Gobierno británico a enviar tropas a Libia o Siria». En 2011, Londres lideró junto a París la iniciativa de la OTAN para establecer una zona de exclusión aérea durante la revuelta contra Gadafi, pero la misión fue limitada.

El país también participa en los bombardeos contra el ISIS en Irak y Siria pero solo después de que la Cámara de los Comunes diera luz verde. «El debate que hubo en el Parlamento estuvo dominado por Irak», recuerda Jane Kinninmont, subdirectora del programa de Oriente Medio y el norte de África en el instituto de análisis Chatham House. «En 2005, cuando estaba en marcha la limpieza étnica en Darfur, ya era mucho más difícil defender una intervención humanitaria», señala.

La justificación inicial para ir a la guerra era que Saddam Hussein tenía armas de destrucción masiva. Pero cuando no se encontraron, se recurrió al argumento de que el mundo se había librado de un dictador sangriento. «Tuvo un profundo impacto en el escepticismo sobre la eficacia de una intervención militar y, en particular, de las intervenciones llamadas humanitarias», dice Kinninmont. «En Estados Unidos se ven algunos paralelismos. Un punto importante de la campaña electoral del presidente Obama fue que iba a retirar a Estados Unidos de sus compromisos militares en Oriente Medio», explica la analista.Alice RITCHIE (AFP)

 

Corbyn se disculpa en nombre del Partido Laborista

El líder del Partido Laborista británico, Jeremy Corbyn, se disculpó en nombre de su formación por «la desastrosa decisión» de invadir Irak y pidió competencias internacionales para procesar a los responsables. En una intervención en Londres, Corbyn, que previamente había condenado la guerra de 2003 en la Cámara de los Comunes, señaló que el conflicto, que impulsó el entonces primer ministro laborista, Tony Blair, es «una mancha» en la historia del partido. El líder laborista dijo que Gran Bretaña debería sumarse a los países que piden ceder al Tribunal Penal Internacional «competencias para procesar a los responsables del delito de agresión militar», en alusión a la necesidad de procesar a Blair.

Corbyn afirmó que la decisión de atacar a Irak junto con EEUU fue «catastrófica» y que su partido ha «aprendido la lección». Además, se disculpó ante el pueblo iraquí por la pérdida de decenas de miles de vidas.

El aún primer ministro, el conservador David Cameron, indicó que todos los partidos, incluido el suyo, y los parlamentarios que apoyaron la guerra contra Irak de 2003 tienen que asumir su responsabilidad. «Todos los que votamos (en la Cámara de los Comunes) a favor de atacar Irak debemos asumir nuestra parte justa de responsabilidad», afirmó el jefe del Gobierno. GARA

ESALDIAK

«Gerra hasteko urtebete falta zela Blairrek Bushi agindu zion edozein gauza gertatuta ere bat egingo zuela berarekin»

«Inbasioa babesteko gehiengorik ez zuenez, Erresuma Batuak NBEko Segurtasun Kontseiluaren agintea ahuldu zuen»

«2003an Saddam Hussein ez zen berehalako arriskua, eta, beraz, hari eusteko bestelako alternatibak erabili behar ziren»

«Tony Blair lehen ministroa tematua zegoen gerrarekin, nahiz eta horretarako frogen eta legeen gainetik igaro behar izan»

«Oharpen esplizituei jaramonik egin gabe, gerraren ondorioak gutxietsi egin ziren. Ondorengo Irakerako planifikazioa ez zen batere egokia izan»