INFO

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian sexu eraso saiakera leporatuta

Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du Donostian, emakume bati sexu eraso saiakera egitea leporatuta. Bizilagun batek emakumearen oihuak entzun eta erasoa ekiditea lortu du.


Gizonezko bat atxilotu du Donostiako Udaltzaingoak, bart sexu eraso saiakera egitea leporatuta. 04:00ak aldera, taberna batetik irten zen emakume bati eraso egin zion eta Udaletxe atzeko zonaldera eraman zuen.

Bertan, biktimaren oihuak entzun egin zituen bizilagun batek ekidin ahal izan zuen erasoa. Udaltzaingoa ere bertara iritsi da eta erasotzailea atxilotu du.