Carlos Vigaray eskuin hegaleko atzelaria fitxatu du Alavesek
Getafetik dator eskuin hegaleko atzelaria eta hiru urtetarako sinatu du Alavesekin. Carlos Vigaray da bera, babazorroen azken fitxaketa.
NAIZ
GASTEIZ
Hamabost fitxaketa egin ditu Alavesek hurrengo denboraldiari begira, Carlos Vigaray eskuin hegaleko atzelaria azkena. Getafe taldetik dator eta hiru urtetarako kontratua sinatu du babazorroekin.
1994an jaio zen Vigaray Leganesen, 1,82 neurtzen du eta 21 urte ditu. Alavesek, bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, bere «sendotasun, abiadura eta atzeko lerroari ematen dion segurtasunagatik» fitxatu dute.
Getafeko harrobian hazitako jokalaria da eta 2014ko urtarrilean egin zuen debuta lehen taldearekin, Bartzelonaren aurka. Iragan denboraldian 14 partida jokatu zituen, gol bat sartuz.