Sortuk bat egin du Bilboko preso ohiek biharko deitutako mobilizazioarekin
Bizkaiako preso ohiek manifetazioa deitu dute biharko eta Sortuk bat du. Mobilizazioa 12:30ean abiatuko da plaza Biribiletik, ‘Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera!’ lelopean.
Bilboko Aste Nagusiko egun handian gauzatuko da mobilizazioa, jaietan ere senide eta lagunak «bidaia latz horiek egiten jarraitu behar dutelako» eta preso horiek etxetik urrun, haietako batzuk larri gaixorik, egunez egun baldintza gogorrei aurre egin behar dietelako.
Egoera honen aurrean, «elkartasun osoa» eskaini nahi die Sortuk euskal preso eta iheslari politiko, senide zein lagunei. «Izan ere, presoak kaleratzeko prozesua abiarazteko nahikoa da egun indarrean dagoen legedia aplikatzea». Horregatik, euskal preso politikoek abian jarri duten prozesua «babestu eta txalotu» egin du Sortuk eta emandako pausuak zein emango dituztenak babesteko deia egin dio euskal gizarteari.
Gainera, Sortuk gogoratu nahi du euskal gizarteak behin baino gehiagotan erakutsi duela «salbuespeneko espetxe politikarekin amaitu behar dela» eta «gatazka konponbidearen bidean euskal preso eta iheslariak etxean egon behar direla».