Erre dute Marijaia Bilbon, eta agurtu Aste Nagusia
Zortzi gau eta bederatzi egun luzeren ostean, agurtu dute bilbotarrek Aste Nagusia. Ohi lez, su eman diote Marijaiari, baina errautsetatik berpiztu eta Bizkaiko hiriburuan izango da hurrengo urtean ere.
Erre dute Marijaia eta, ondorioz, agurtu Aste Nagusia. Zortzi gau eta bederatzi egun luzeren ostean, hurrengo urtera arte agur esan diote bilbotarrek Aste Nagusiari.
Iluntzeko 21.00ak aldera hasi dira Aste Nagusia agurtzeko ospakizunak, Deustuko Estropada Elkartetik hainbat ontzi atera direnean. Hauek 2016ko pregoilari Patxo Telleria eta txupinera Gièlle Felli jaso dituzte eta La Merced aldera abiatu dira.
Erre aurretik, Arenaleko zubian agertu da Marijaia eta Udaletxe arteko bidea egin du ikuskizunera gerturatu direnek eskaini dizkioten abesti artean. Milaka izan dira Marijaiari agur esatera bertaratu diren bilbotarrak.