Dispertsioak haurrengan dituen ondorioak biltzen dituen txostena eman dio Etxeratek Urkulluri
Sakabanaketa politikak adin txikikoengan eragiten dituen ondorioak jasotzen dituen txostena eman dio Etxeratek gaur Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari Arantzazun.
‘Dispertsiorik ez, etxean nahi ditugu’ lelopean elkarretaratzea egin du gaur Arantzazun Etxeratek, irailaren 9an egin ohi duen bezala.
Arantzazuko Amaren egunaren karira Iñigo Urkullu hara joan dela-eta, Etxerateko ordezkariek ‘Dispertsioaren haurrak’ txostena eman diote EAJren lehendakarigaiari. Ondoren, minutu batzuz harekin hizketan izan dira.
Urkullurekin hizketan ari dira Etxeraten ordezkariak elkartearen "Dispertsioaren Haurrak" txostena eman ondoren. pic.twitter.com/AYEJodEksc
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) 2016(e)ko irailak 9
Txostenak sakabanaketa politikak haurrengan duen eragina jasotzen du; gaur egun mila ume ingururi eragiten dio eta azken 27 urteotan bost mila adin txikikok baino gehiagok jasan dituzte ondorioak, Etxeraten arabera.