INFO

Amorrua eta irudimena sare sozialetan PSEren bideoaren ostean

Luzea da oraindik PSEk euskarari eskaini dion bideoak sare sozlaletan eragin duen soka. 


Spota sareratu orduko sutan hasi ziren sare sozialak haserrea eta amorrua erakutsiz. Alde guztietatik etorri zitzaizkion kritikak Idoia Mendiaren alderdiari. Alor instituzionaletik, euskal literaturatik, herri mugimendutik...

Bideoa bera salatu eta Youtube, Twitter eta Facebooketik kentzeko aldarrikapena ere zabaldu da sareetan.

Orduak pasa ahala beste patxada batekin ahalegindu dira spotari kritika egiten sare sozialetan. Idoia Mendiari bideo berrientzako gidoiak eskainiz edota spotaren montajeak lau haizeetara zabalduz.