German Rodriguezen plakari eraso egin diote, eta Asironen aurkako margoketa bat egin dute
German Rodriguez eta 78ko sanferminak oroitzeko plakari eraso egin diote Iruñean, bandera espainiarraren koloreak margotuta. Joseba Asiron alkatearen aurkako margoketa bat ere agertu da, Mola eta Sanjurjo hobitik ateratzeko erabakiari erreferentzia egiten diona.
Ezezagunek bandera espainiarraren koloreak margotuta eraso egin diote 1978ko sanferminetan Poliziak tiroz hil zuen German Rodriguez iruindarra gogoratzeko plakari.
Horrez gain, «Asiron, utzi hildakoak bakean» mezua gazteleraz idatzia duen margoketa bat ere agertu da Donibane Peñan. Auzo bereko Toki Eder tabernan eta Irrintzi euskaltegian ere agertu dira margoketak, baita Alde Zaharreko Arrano elkartean eta Iturramako Ezpala tabernan.
Algunxs trasnochadxs no podían dormir esta noche por el calor y claro... https://t.co/fGiHfv2hU4 pic.twitter.com/Tb1B6mN36q
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2016(e)ko irailak 13
Iruñeko Udalak Mola eta Sanjurjo hobitik ateratzea erabakia adierazi zuenetik halako margoketak agertzen diren bigarren aldia da.