INFO

Gari Arriaga euskal preso politikoa aske geratu da

Espetxean zortzi urte igaro eta gero, Gari Arriaga Burgoseko espetxetik atera da gaur goizean. Preso iurretarra 33/01 sumarioa dela-eta espetxeratu zuten 2008an.

Senide eta lagun ugarik eman diote ongi etorria Arriagari Burgoseko epetxean. (@Batetxi)

Gari Arriaga euskal preso politikoa aske geratu da gaur goizean. 09:00ak aldera atera da Burgoseko espetxetik, non lagun eta senide ugari zituen zain harrera beroa eskainiz.

Arriagak zortzi urte igaro ditu espetxean. 33/01 sumarioan, Gestoras pro amnistiaren kontrako epaiketan, zortzi urtera zigortu zuten eta oso-osorik bete du zigorra. 2008ko irailaren 17an izan zen espetxeratua.