INFO

Atxiloketak salatu eta elkarretaratzean parte hartzera deitu du EH Baik

EH Bairen ustez larunbat honetan eman diren atxiloketen mezua konponbide lerro bakarra bide polizial eta errepresiboa dela eman nahi izan dute aditzera. Horren aurrean, atxiloketak salatu eta 19.00etan Azkaineko plazan deitu duten elkarretaratzean parte hartzera deitu du.


EH Bairen ustez ezin dira larunbat honetako atxiloketak testuinguru politikotik at kokatu: «Konponbide prozesuaren aldeko urratsak eman direnean, gizartearen gehiengo zabal batek konponbide prozesuak aitzina egin dezan aldarrikatzen duenean eta ETAk behin eta berriz berretsi duenean bake iraunkor baten alde egin duela, ez luke atxiloketarik egon behar».

Hori horrela, polizia operazioaren mezua konponbide lerro bakarra bide polizial eta errepresiboa dela uste du EH Baik. Horregatik, atxiloketak salatu eta 19.00etan Azkaineko plazan deitu duten elkarretaratzean parte hartzera deitu du.

Bide batez, frantses Estatuari bakearen aldeko urratsak egin ditzan eskatu dio, errepresio bideak alde batera utziz.