Ia 10.000 lagunek bisitatu Donostiako International Cheese Festival jaialdia
Azaroaren 16 eta 18aren bitartean Kursaalen egin den gaztaren nazioarteko jaialdiak «harrera ezin hobea» izan duela azpimarratu du antolakuntzak. Hiru egunetan ia 10.000 pertsonek bisitatu zuten International Cheese Festival jaialdia.
International Cheese Festival jaialdiaren antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Donostian «harrera ezin hobea» izan du gaztaren nazioarteko zitak.
Azaldu dutenez, hiru egunetan, 9.745 pertsona hurbildu ziren Kursaal jauregira gaztaren mundua gertuagotik ezagutzeko.
Gipuzkoako hiriburua ekoizle, artisau, sektoreko profesional eta gazta zaleen bilgune izan zen azaroaren 16tik 18ra.
Hitzorduaren «arrakasta berresten duten» zenbait datu ere eman ditu antolakuntzak: «Hiru egunetan bost kontinenteetako 31 herrialdetatik bidaiatutako 3.021 gazta, 26 herrialdetatik etorritako 266 epaile, 218 kazetari eta 2.480 profesional akredidatu».