INFO

Manifestazioa egingo dute abenduaren 6an Ernai-k eta IA-k

Bilboko Ikasle Abertzaleak eta Ernai gazte erakundeak manifestazioa antolatu dute abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren jaia ospatzen den egunean. «78ko erregimenari desobedientzia, Euskal Eskola Nazionala!» izango da mobilizazioaren lelo nagusia.

Manifestaziora deituz sare sozialetan zabaldu duten kartela.

Espainiar Konstituzioa «78ko erregimenaren» sinboloa dela eta Euskal Herriaren ukazioa suposatzen duela salatzeko mobilizazioa egingo dute abenduaren 6an Bilboko Ikasle Abertzaleak eta Ernai gazte erakundeak. Hezkuntza sistema propioa ere aldarrikatuko dute manifestazioarekin.

13.30etan abiatuko da mobilizazioa Etxebarrieta anaien plazatik.