INFO

Palestinari buruzko hitzaldia Maria Landi aktibistarekin

Abenduaren 12an, Maria Landi, giza eskubideen aldeko aktibista eta Zisjordanian nazioarteko behatzaile eta laguntzailea izandakoa Zirika gunean izango da.

Palestinari buruzko hitzaldia iragartzen duen kartela.

Palestinako egungo egoeraz hitzaldia antolatu dute abenduaren 12an arratsaldeko 19.30etan Erronda kaleko Zirika gunean.

Maria Landi aktibista izango da hitzaldia eskaintzen. ‘Brecha Uruguay’ astekariaren korrespontsala da Palestinan eta baita ‘Desinformémonos’ atari mexikarreko zutabe-idazlea ere.