INFO

Forcadellen aldeko elkarretaratzea Udaletxe atarian

Elkarretaratzea egin zuten Bilboko udaletxe aurrean, ANCren hemengo taldeak deituta.


Auzitegira deitu dute gaur Carme Forcadell, Parlament-eko presidentea, Estatu espainolak Kataluniako prozesuari bidea mozteko asmoz aurrera daraman erasoaldian. Euskal Herrian, berriz, haren aldeko ekimenak gauzatzen ari dira; atzo elkarretaratzea egin zuten Bilboko udaletxe aurrean, ANCren hemengo taldeak deituta, eta gaur Iruñeko Udal plazan da hitzordua, EH Bilduk deituta.

Bilboko elkarretaratzean Maddalen Iriarte Bilduko ordezkariak hartu zuen parte, honako hau nabarmenduz: «Legalitatea eta herri borondatea bat ez datozenean, erantzuna ezin daiteke izan legalitatea kartzela gisa erabiltzea eta herri borondatea preso edukitzea».