INFO

LEKUEK TXAPELA, TXAPELAK BERE LEKUE

Lepo bete da Miribilla Bizkaiko finalean. (Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS)

Horrela dio Miribillan jarri duten pankartetako batek. Eta horrela gertatu da azkenean. Etxahun Lekue eta Xabat Galletebeitia pasatu dira buruz burukora eta erremate ederra jarri diote arratsaldeari. Etxahun Lekuek 930 puntu pilatu ditu eta txapela beretzat. Larrabetzuarrak zortzigarren finala izan du gaurkoa eta hirugarren buruz burukoa. Ibilia zen lehenagotik zabuan kulunkan, txapelerako borrokan. Eta, gaurkoan, burura, Xabier Amurizaren eskutik.

Xabat Galletebeitia izan da bigarrena, 893,5 punturekin. Benetan saio ona egin du lekeitiarrak. Bere bigarren finalean oso gora eraman zabua. Eta aipatzekoa da Lekeitiotik etorritako zaleek nola egin dioten bultza arratsalde osoan. Bikaina Galletebeitiaren finala, nahiz eta buruz buruko kartzelan egin duen potoak mingostu dion pixka bat aho zaporea.

Hirugarrena Jone Uria izan da, 549,5 punturekin. Ondoren geratu dira sailkapenean Onintza Enbeita (538), Ibon Ajuriagojeaskoa (535,5), Nerea Ibarzabal (534), Miren Amuriza (531,5) eta Beñat Ugartetxea (510).