INFO

Deep Purple taldeak BECen joko du ekainaren 30ean

Deep Purple hard rock talde mitikoak kontzertua eskainiko du Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan ekainaren 30ean, inFinite The Long Goodbye Tour izeneko biraren baitan.


Europa Press berri agentziak jaso duen RocknRock kontzertu antolatzailearen oharraren arabera, Deep Purple talde ingelesa ikusteko aukera berri bat izango da Euskal Herrian. Oraingoan, gainera, ‘inFinite’ izenburuko disko berriarekin, 2017ko hasieran argitaratuko baitu earMusic diskoetxeak. Urtarrilaren 20an lehen single bat entzuteko aukera izango da.

Hertford hirian (Ingalaterra) 1968an sorturiko taldean, gaur egun, Ian Gillan, Roger Glover, Ian Paice, Steve Morse eta Don Airey daude, eta Barakaldoko kontzertuko sarrerak dagoeneko erosi daitezke Ticketmaster sarean eta www.rocknrock.com webgunean.