«Bake prozesuaren alde» lemapean elkarretaratzeak
Eragile ezberdinek deituta elkarretaratzea egin dute Bilboko Udaletxe aurrean ostiral eguerdian.
NAIZ
Luhusuko operazioa salatzeko eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko eta hautetsiek elkarretaratzeaK egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
«Bake prozesuaren alde» izan da leloa eta Bilbon, ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiek parte hartu dute, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaidek, hurrenez hurren.