INFO

Aburto: «Zezenketen etorkizuna jendeak erabakiko du»

Bilboko alkatea Euskadi Irratian izan da eta zezenketen etorkizuna jendeak erabakiko duela adierazi du bertan. Zorrotzaurre, metroa eta AHT ere izan ditu hizpide.

Aburto eta Eneko Goia Euskadi Irratian izan dira. (@eajpnvbilbao)

Bilboko zezen plazaren etorkizunaz mintzatu da Juan Mari Aburto alkatea Euskadi Irratiko faktoria saioan. Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Gasteizkoa, Gorka Urtaran, ere elkarrizketatu dituzte eta zezenketen inguruan galdetu diete.

Gasteizen ezta zezenketarik izango datorren urteko Aste Nagusian eta Aburtok horren inguruan galdetuta zezenketen etorkizuna jendeak «erabakiko» duela esan du. Udalak ekonomikoki bideragarria dela ziurtatu zuen abenduan argitaratutako lan batean, baina EH Bildutik salatu izan dutenez diru laguntza publikorik gabe defizitarioa izango litzateke eta hainbat aldiz galdeketa bat egiteko eskatu izan dute.

Bilboko Udalak urtero 44.000 euro xahutzen dituela zezen plazarako sarrerak erosteko gogora ekarri du EH Bilduk twitter-en Aburto elkarrizketatzen ari ziren bitartean. Aldi berean, zezenketen inguruan galdeketa egiteko eskatu zuenean koalizioak, ezezko erantzuna jaso zutela salatu du.

Abando, metroa eta Zorrotzaurre

AHTaren inguruan ere mintzatu da eta Abandora lurperatuta heltzeko gogor lan egingo duela adierazi du. Izan ere, astelehen honetan Arantxa Tapia Lakuako sailburuarekin biltzekoak dira Espainiako Gobernuarekin adostutakoaren berri jakiteko.

Metroaren hirugarren linea berriz, «beharrezkoaz» dela nabarmendu du eta martxoan martxan jarriko dela iragarri.

Bestalde, Zorrotzaurren bultzatu nahi dituzten proiketuek «garapen ekonomikoa» ekarriko diotela hiriari adierazi du.