INFO

Gizon bat atxilotu dute Sestaon beste bi lagun laban batekin zauritzeagatik

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du Sestaon, igande goizaldean, Barakaldoko diskoteka batean beste bi pertsona laban batekin zaurtizea leporatuta.


25 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintak Sestaon, igande goizaldean barakaldoko diskoteka batean beste bi gazte laban batekin zauritzea leporatuta. Bi zaurituak erietxean artatu egin behar izan zituzten.

Ertzaintzak adierazi duenez, bi gazte talderen arteko istilua sortu zen igandeko 08:00ak aldera, eta gazteetako batek labanarekin zauriak eragin zizkion aurpegi eta eskuetan beste bati. Ihesean zihoala beste gazte bati sabelean eman zion labankada.