INFO

Erabakiaren urteari harrera egin diote Tolosan

Martxoaren 19an egingo dute Tolosaldean herri galdeketa, eta urteko azken egun honetan erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa egin dute Tolosan bertan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa egin dute Tolosan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Urte berriari erronka argi batekin ekingo diote Tolosaldeako biztanleek, erabakitzeko eskubidearen alde urrats handi bat eman. Horretarako, martxoaren 19an herri galdeketa ospatuko dute.

Gaur, mosaiko erraldoi batekin eman nahi izan diote ongietorria urte berezi honi, botoa irudikatuz eta herritarren nahia nabarmenduz.